Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rix, Brian

Britainiar antzezle eta antzerki kudeatzailea (1924). Hemezortzi urterekin egin zuen debuta antzerkian, Donald Wolfit konpainiarentzat lan eginez. 1950ean, Whitehall Theatren, Colin Morrisen Heroiak nahitaez obra antzezten hasi zen, militarren bizitzari buruzko fartsa bat. Handik aurrera bere garaiko fartsa antzezle ospetsuena izan da.