Rivers, William Halse
Ingeles psikofisiologo eta antropologoa (Luton, Kent, 1864 - Cambridge, 1922). Antropologia eta etnografia lan garrantzitsuak idatzi zituen, Ozeaniako kulturei buruz bereziki. Lewis Henry Morgan Estatu Batuetako etnologoaren eboluzionismoaren jarraitzailea izan zen hasieran, baina difusionismorantz jo zuen ondoren arian-arian. Obra nagusiak: The Todas (1906, Toda herria), The History of Melanesian Society (1914, Melanesiako gizartearen historia), Kinship and Social Organization (1914, Ahaidetasuna eta gizarte antolakuntza). Azken urteetan psikologia ikerketak egin zituen: Instinct and the Unconscious (1920, Instintua eta inkontzientea).