Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rives, Jean-Pierre

Frantses errugbilaria (Okzitaniako Tolosa, 1952). Casque d'Or ezizena jarri zioten. 1979an Zeelanda Berriko txapelketa bat irabazten zuen lehenengo frantses taldeko kapitain izan zen. Frantziako taldean 1975. urtean egin zuen debuta, eta selekzioko kapitain egin zuten 1978an; 59 alditan jokatu zuen selekzioarekin. Bost Nazioetako txapelketako garaile izan zen 1977an eta 1981ean. 1984an errugbia utzi behar izan zuen begietan sortu zitzaion eritasun bat zela eta. Gaur egun bere eskultura lanengatik da ezaguna.