Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riviera

Genoako golkoaren ertzeko kostaldeari, San Remo-tik La Spezia-ra, ematen zaion izena. Riviera di Ponente, Genoaren mendebalean, eta Riviera di Levante, Genoaren ekialdean, bereizten dira. Ikuspegi ederrek eta klima gozoak goi mailako turismoaren topagune bihurtu dute Riviera: Bordighera, San Remo, Imperia, Albenta, Santa Margherita, Rapallo eta Sastri Levante-ko hondartzak dira aipagarri. Erdian dago Genoako portu eta industria hiria. Halaber Riviera izena ematen diote batzuek Frantziako hego-ekialdeko Côte d’Azur izeneko kostaldeari, Cannes-etik San Remo-rako tartean.