Rivera, José Eustasio
Kolonbiar poeta eta eleberrigilea (Neira, 1889 - New York, 1928). Ospe handia izan zuen La vorágine (1924, Zurrunbiloa) Amazoniako kautxu-biltzaileen zapalkuntza salatzen duen eleberriari esker. Oihanean giroturiko amerikar eleberri hoberentzat dute kritikariek. Rivera abokatua zen eta 1921ean argitaratu zuen lehen literatura lana, Tierra de promisión (Agindutako lurraldea), Kolonbiako tropikoaldean giroturiko soneto bilduma. 1922an, Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugak zehazteko eratu zen batzordeko kide zela Amazoniako oihana eta giza taldeak ezagutzeko parada izan zuen. Hasierako unibertso liriko hura abentura eta giza zapalkutzaren salaketa eleberri bilakatu zen La vorágine bere eleberri bakarrean.