Riemann, Hugo
Alemaniar musikologoa (Grossmehira, 1849 - Leipzig, 1919). Funtsezko lanak idatzi zituen harmoniari buruz. Hanburgon (1881-1890) eta Wiesbaden-en (1890-1895) egon ondoren, Leipzig-eko musikologia institutuko zuzendari nagusi izan zen. 1882an Musiklexikon (Musika hiztegia) obra ospetsua argitaratu zuen, eta 1887an harmoniari buruzko liburu bat. Musikaren historiarako gidaliburu bat idatzi zuen (1901-1913) eta IX-XIX. mendeetako musikaren teoriaren historia bat utzi zuen prestaturik (1920an argitaratua).