Riera Llorca, Vicenç
Kataluniar idazlea (Bartzelona, 1903). Kazetaritzan egin zituen lehen urratsak. 1939an erbestera jo behar izan zuen. Katalaneraz idatziriko aldizkari batzuk bultzatu zituen Mexikon, eta han idatzi zuen bere lehen eleberria, Tots tres surten per l’Ozama (1946, Hiruak ateratzen dira Ozama aldetik), Mexikoko erbestean bizi ziren kataluniarren arazoak kontatzen dituena. Bigarren nobela ere Mexikon argitaratu zuen, Roda de malcontents (1968) eta 1969an Kataluniara itzuli zen. Beste liburu batzuk: Amb permis de l’enterramorts (1970, Ehorzlearen baimenaz), Fès memòria, Bel (1971, Gogora hadi, Bel) eta Canvi de via (1976, Bide aldaketa).