Ridruejo, Dionisio
Espainiar politikari eta idazlea (Burgo de Osma, Valladolid, 1912 - Madril, 1975). Primo de Rivera falangistaren lehen jarraitzaileetako bat izan zen, eta politika kargu batzuk bete zituen frankistak nagusitu ondoren. 1940. urtean Escorial aldizkaria sortu zuen eta 1942tik aurrera “División Azul” izenekoan, Sobietar Batasunaren aurkako espainiar gudarostean, parte hartu zuen. Poeta falangista nagusia izan zen bere garaian, baina 1951n frankismotik urrundu eta kartzelan sartu zuten erregimenaren aurkakoa zelako. 1960. urtetik aurrera sozial-demokraziaren inguruko joerak aldeztu zituen eta erbestean egon zen 1962-1964 urteetan. Poesiaz gainera, saiakera eta oroitzapen liburuak ere argitaratu zituen.