Ridley, Nicholas
Martiri protestantea (Unthank Hall, Northumberland, 1500 inguruan - Oxford, 1555). Apaiz anglikanoa eta ingeles Erreformako lehen belaunaldiko buruzagi nabarmenetarikoa izan zen. 1524 inguruan apaiztu zen eta 1534an Erreformaren ideietara hurbiltzen hasi zen. Thomas Cranmer-en laguntzailea izan zen, Rochester-eko (1547) eta Londresko apezpikua (1550). Maria Tudor katolikoak erregetza beretu zuenean atxilotu zuten Hugh Latimer buruzagi protestantearekin batera. Bere ideiei ez zien uko egin, eta sutan hiltzera kondenatu zuten.