Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ray

edo Wray, John. Ingeles naturalista (Black Notley, Essex, 1627 - Black Notley, 1705). Biologia modernoaren aitzindaria da. Biologia sistematikoaren oinarriak jarri zituen; animalien eta landareen sailkapen zehatza egin zuen. Landare kotiledoi-bakarrak eta kotiledoi-bikoak desberdindu zituen lehena izan zen, baita mota kontzeptua ere, gaur egun erabiltzen den zentzuan, definitu eta azaldu zuena ere. Obra nagusiak: Ornithologia (1676), Methodus plantarum nova (1682), Historia generalis plantarum (1686-1704), The Wisdom of God Manifested in the Works of the Creation (1691) eta Historia insectorum (1710. urtean argitaratua).