Rawlinson, Henry Creswicke
Ingeles militarra eta arkeologoa (Chadlington, Oxfordshire, 1810 - Londres, 1895). Ekialdeko Indietako konpainiako armadan zerbitzatu zuen 1827-1833. urteetan eta ondoren Pertsiara joan zen shah-ren armada berriro antolatzera. Qandahar eta Bagdadeko hirietan ere ofizial militarra izan zen. Behistun-go idazki kuneiformea eta Ninive-ko eta Babiloniako idazki asiriarrak aztertu zituen. 1856. urtean Indietako kontseiluko kide izendatu zuten. Obra nagusiak: Persian Cuneiform Inscription at Behistun (1846-1851), A Commentary on the Cuneiform Inscriptions of Babylonia and Assyria (1850) eta Outline of the History of Assyria (1852).
- Ravaillac, François
- Ravel Deluarte, Maurice
- Ravena
- Rawalpindi
- Rawlings, Jerry John
- Rawlinson, Henry Creswicke
- Rawls, John
- Raxmaninoff, Sergei Vasilievitx
- Ray
- Ray, Man
- Ray, Nicholas