Raxmaninoff, Sergei Vasilievitx
Errusiar musikagilea eta pianista (Oneg, Novgorod, 1873 - Beverly Hills, Kalifornia, 1943). Moskuko kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Han, Txaikovskiren lana ondo ezagutu zuen. 1904-1906. urteetan Bolshoi Antzokiko zuzendaria izan zen. 1917. urtean, Errusiar Iraultzaren ondoren, Siberiara ihes egin zuen, handik Suitzara eta azkenik Estatu Batuetara. Ospe handia hartu zuen pianista gisa eta mundu osoan eman zituen kontzertuak. Raxmaninov mendebaleko musikan eta errusiar herri musikan oinarritzen da. XX. mendeko errusiar musikagile nagusietako bat da. Beste alde batetik, errusiar tradizioko eliz musika ere idatzi zuen. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: operak: Aleko (1892), The Miserly Knight (1903-1905, Zaldun zekena), eta Francesca da Rimini (1904-1905); orkestrarako: The Isle of the Dead (1909, Hilen Uhartea), Symphonic Dances (1940, Dantza sinfonikoak); Bezperak, S. Joan Krisostomoren liturgia; 2 sinfonia, 4 kontzertu pianorako, preludioak eta bestelako musika lanak.
- Ravena
- Rawalpindi
- Rawlings, Jerry John
- Rawlinson, Henry Creswicke
- Rawls, John
- Raxmaninoff, Sergei Vasilievitx
- Ray
- Ray, Man
- Ray, Nicholas
- Ray, Rammohan
- Ray, Satyajit