Ravaillac, François
Frantses konspiratzailea (Touvre, Angulematik hurbil, 1578 - Paris, 1610). Eskolako maisua izan zen, besteak beste. Parisa joan zen Austriako etxearekiko haustura prestatzen ari zen Frantziako Henrike IV.a hiltzeko asmoz. Aitortu ondoren erregeari atzetik jarraitu eta bi labankada eman zizkion. Erregea hil zen eta konspiratzailearen aurkako epaiketan bere kabuz jardun zuela azaldu zuen. 1610eko maiatzaren 27an laurdenkatu zuten.