Raimundo Penyafortekoa, Santua
(Katalaneraz, Raimond de Penyafort). Kataluniar erlijio gizona (Penyafort, Monjos, 1175 - Bartzelona, 1275). Bolonian zuzenbideko, filosofiako eta teologiako ikasketak egin ondoren, kalonje izendatu zuten Bartzelonan. Domingotarren jeneral izendatu zuten 1238an, eta musulmanen aurkako gurutzada zuzendu zuen. Ama Birjina Mesedetakoaren ordenaren sortzaileetako bat izan zen. Corpus juris canonici eta Somme de poenitencie et matrimonio lanak argitaratu zituen. Gregorio IX.aren aginduz Décrétales bilduma antolatu zuen. v Jaieguna, urtarrilaren 17a.
- Raimon
- Raimondi, Marcantonio
- Raimondi, Ruggero
- Raimu, Jules
- Raimundo Gilen
- Raimundo Penyafortekoa, Santua
- Raimundo Toledokoa
- Raimundo
- Rainaldi, Carlo
- Rainaldi, Girolamo
- Raine, Kathleen