Raimundo Toledokoa
Toledoko artzapezpikua (1152. urtean hila). Gaskoinakoa zen jaiotzez eta Bernardo artzapezpikuaren lagun joan zen Espainiara. Haren laguntzaz Osmako apezpiku izendatu zuten (1109-1111). Bernardo artzapezpikua hil zenean Toledoko artzapezpiku hautatu zuten Raimundo (1125-1152). Hiriaren aurreramenduaz arduratzeaz gainera, arabiar ikasketak bultzatu zituen eta itzultzaileen lana goraipatu. Mendebaleko kulturagune nagusietakoa bihurtu zuen Toledo.