Raine, Kathleen
Britainiar poeta (Londres, 1908 - 2003). Natur zientzietako ikasketak egin zituen, Cambridgeko Unibertsitatean. Han William Empson eta Charles Madge poetak ezagutu zituen, eta bigarrenarekin ezkonduko zen aurrerago. Nahiz eta hasieran "zientziaren poesia" deritzonaren jarraitzailea izan, Empsonen eredura, geroxeago poesia mistikoagora eta neoplatonikora jo zuen, William Blakeren eta XVIII. mendeko mistiko Emanuel Swedenborgen eraginpean. Bere lehen poema liburuak naturari buruzkoak dira: Harri eta lore (1943) eta Bizi. Gero Bazter mortu batean (1974), Erretratu obala (1977), eta Lurraren orakulua (1980) bezalako liburuak etorri ziren. Bestalde, liburu autobiografiko bat idatzi zuen (Agur, soro zoriontsuak), eta baita poesia kritikako beste zenbait ere: William Blake eta mitologia tradizionala. Aurrerago bere poemen bildumak argitaratu zituen: Poema guztiak (1981); Poema hautatuak (1989).