Raimondi, Marcantonio
Italiar grabatzailea (Bolonia, 1480 - Bolonia, 1534). Erroman egin zituen pinturako ikasketak eta Rafael pintore handiaren ikasle izan zen. Rafael, Michelangelo, Bandinelli eta Julio Romanoren obrak berriro pintatu eta grabatu zituen. Italiako Berpizkundeko artistak eta haien obrak Europan zehar ezagutarazteko lan gaitza egin zuen Raimondik. Aipagarriak dira egilearen obra multzoaren artean, Lukrezia, Inozenteen hilketa, Paris-en epaia, Rafaelen ametsa eta Quos ego.