Rai, Himansu
Indiako zinema produktorea eta antzezlea (Bengala, 1940). Alemaniako kapitalaren laguntzaz Light of Asia (1926, Asiako Argia), Xiraz (1928) eta beste film batzuk egin zituen zinemagintza mutuko azken urteetan. 1935ean, zinema ahostunaren garaian, Bombay Talkies estudioak sortu zituen. Laurehun langileko talde horrekin zortzi film ekoiztu zituen, Atxut kania (1936, Ukiezina) eta Savitri (1937), besteak beste, Franz Osen zinemagile alemaniarrak zuzenduak eta Devika Randi-k antzeztuak; arrakasta handiko filmak ziren, hindi hizkuntzaz eginak eta gai sozialei eta mitologikoei buruzkoak.