rabassaire
iz. Katalunian, beste baten lursailean lan egiten duen nekazaria. v Rabassa morta izeneko kontratuaren bitartez nekazariek mahastiak ustiatzeko eskubidea jasotzen zuten mahats orpoa hil arte. 1865. urtean lege batek kontratuen iraupena 50 urtera mugatu zuen. Horren ondorioz, nekazarien borrokak hasi ziren eta XVIII. mendearen amaieran gatazka gizarte osora zabaldu zen. Hurrengo mendean indar handia izan zuten gizartean, eta 1922. urtean Unió de rabassaires izeneko sindikatua sortu zen.