Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rabade, Xesus

Galiziar idazlea (Seixas, Lugo, 1949). Cravo Fondo literatura taldeko kidea zen 1977. urtean eta talde horren ildotik jarraituz haize berriak ekarri zituen Galiziako poesia lirikora: Xuntos cara a mañán (1969, Elkarrekin biharrari begira), O sangre na paisaxe (1981, Odola paisaian), No aló de nós (1981, Gutaz haraindi) eta Matria de sombra (1985). Egilearen kontakizun liburuak, bestalde, aberatsak dira xehetasunetan; horietan leuntzen ditu eleberrietako dramatismoa eta garraztasuna: A terra prometida (1975, Agindutako lurraldea), Morrer en Vilaquinte (1980, Helena Villar-ekin batera idatzia; Vilanquinte-n hil) eta Saraverde (1987).