Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rabenmananjara, Jacques

Madagaskar-ko politikaria eta poeta (Tananarive, 1913). 1942. urtean argitaratu zuen lehen bertso bilduma: Sur les marches du soir (Gaueko merkatuei buruz). 1947. urteko matxinadan parte hartzeagatik espetxeratu zuten eta Antidote poema bilduma idatzi zuen garai hartan (1947-1950). Madagaskar-ko Kanpo Arazoetarako ministro izendatu zuten 1965. urtean. Afrikako eta bereziki bere herriko ohiturak, kultura eta bizimodua goraipatzen ditu idazleak: Les Dieux malgaches (1947, Madagaskarreko jainkoak), Boutries de l’aurore (1957) eta Les Agapes des dieux: Tritivatragédie malgache (1962).