Rabal, Francisco
Espainiako antzezlea (Aguilas, Murtzia, 1926-2001). Rafael Gil, José Luis Sáenz de Heredia eta beste zinemagile frankistekin egin zen ezagun, gehienbat galaiaren paperetan. Gero Espainiako zinemagile berritzaileekin lan egin zuen, Bardemen Sonatas (1959) eta Sauraren Llanto por un bandido (1963, Bidelapur batengatik deitorez) filmetan, besteak beste. Buñuel-ekin egin zituen hiru filmetan, Nazarín (1958), Viridiana (1961) eta Belle de jour (1967) lan bikainak egin zituen eta arrakasta handia izan zuen. Harrezkero, filmegile ospetsuekin lan egin zuen nazioartean, Torre-Nilsson, Antonioni, Rivette, Glauber Rocha, Comencinirekin, besteak beste. 1984an, Cannesen antzezle onenaren saria jaso zuen Alfredo Landarekin batera Mario Camus-en Los santos inocentes (Santu errugabeak) filmagatik. Telebistarako ere lan egin zuen, eta arrakasta handia izan zuen Armiñánen Juncal telesailarekin. Beste film batzuk: Las largas vacaciones del 36 (1976, 36eko opor luzeak), Epílogo (1983), Padre nuestro (1985, Gure aita), Divinas palabras (1987, Jainkozko hitzak).
- Ra
- Ra
- Raabe, Wilhelm
- Raba
- Rabade, Xesus
- Rabal, Francisco
- Rabanne, Paco
- Rabanus Maurus
- rabassaire
- Rabat
- Rabaud, Henri