rabel
iz. Mus. Antzinako harizko musika tresna, XIII-XVIII. mendeetan erabili zena. Zenbaiten ustez biolinaren aitzindaria izan zen. Goitik behera ebakitako udare luze baten itxura zuen eta hiru harizkoa izaten zen gehienetan. Neurri desberdinak zituen, eta haien arabera, soprano, kontralto, tenor edo baxu izan zitekeen.