Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rabanne, Paco

(Jaiotza izenaz, Francisco Rabanillo). Gipuzkoar jostuna (Pasaia, 1934). Arkitekturako ikasketak egin ondoren Parisa joan zen eta jostundegi bat zabaldu zuen 1967an. Plastikoan oinarritutako jantziak egin zituen lehena izan zen. 70. urteetan ehun tradizionalak erabiltzen hasi zen baina haiei bere ukitu bereziak ematen zizkien (narrastien larrua imitatzen dituzten ehunak adibidez) kolore bortitzen arteko kontrastearen eta zilarraren edo urrearen distiraren bila. Munduko jostunik ospetsuenetakoa da egun.