Port of Spain
Trinidad eta Tobagoko hiriburua eta portua, Trinidadeko uhartearen mendebaleko kostaldean, Pariako golkoaren ertzean (Karibeko itsasoa), Venezuelako kostaldearen aurrean. 65.906 biztanle. Artzapezpiku egoitza. Trinidad eta Tobagoko merkataritza eta industria hiri (janari industria, kimika industria, tabakogintza, eraikuntzako gaiak, ehungintza, azukre findegiak) nagusia da. Portuak jarduera handia du (azukrea, kakaoa). Turismoa. Aipagarriak dira , besteak beste, gobernariaren jauregia, apezpikuaren egoitza, Errenazimentuko etxeak, mezkita musulmana eta tenplu hindu eta juduak.