Port Louis
Maurizio uharteko ipar-mendebaleko hiriburua eta portua, Indiako Ozeanoaren mendebalean. 149.000 biztanle. Unibertsitatea. Azukrea esportatzen da bertako portutik (% 80). 1736. urtean sortu zuten hiria; aipagarriak dira , besteak beste, XIX. mendearen hasierako hiribildua, katedral katolikoa eta protestantea eta hainbat museo.