Port Saïd
(Arab. Bur Sa’Id). Egiptoko ipar-ekialdeko hiria eta portua, izen bereko barrutiko (397 km2) hiriburua, Mediterraneo itsasoaren ertzean, Suezko ubidearen iparraldeko ertzean. 461.000 biztanle. Al-Manzilah aintzirarako sarrera estutzen den kokalekuan eraiki zuten hiria, 1859. urtean. Portuaren jarduera handian (itsasontziak hornitzeko geltokiak, Suez ubidean sartzeko itxaroteko portua, arrantza, ikatz esportazioa) eta industrian (kimika industria, ehungintza, janari industria) oinarritua da ekonomia jarduera nagusia. Hiriaren ekonomiak gainbehera nabarmena izan zuen 1967-1975 urteetan, Suezko ubidea itxita egon zenean.