Port Stanley
Malvinetako uhartediko hiria, 1842tik uhartedi hartako hiriburua. Soledad uharteko ipar-ekialdean dago. 1.050 biztanle (1980). Britainiarren basea izan zen Bigarren Mundu Gerran, baina gaur egun merkataritza portua da batez ere; larrua eta izokin olioa esportatzen ditu eta ikatza, petrolioa eta elikagaiak inportatzen.