Port Sudan
(Arab. Bur Sudan). Sudango ipar-ekialdeko hiria eta portua, al-Bahr al-Ahmar herrialdeko hiriburua, Itsaso Gorriaren ertzean. 206.727 biztanle. Nazioarteko aireportua. Sudango itsas portu nagusia da, eta horretan oinarritua da hiriko ekonomia jarduera gehiena. Makineria, automobilak eta eraikuntzarako gaiak inportatzen dira, eta kotoia, goma, olioa eta larruak esportatzen. XX. mendearen hasieran sortu zuten hiria. 1967-1975 urteetan ekonomia gainbehera larria izan zuen hiriak Suezko ubidea itxi ondoren. Beja herria, bertakoa, mendebaleko afrikarrak eta gutxiengo asiar eta europarrak bizi dira, egun, Port Sudanen.