Port Moresby
Papua Ginea Berriko hiriburua, uhartearen hego-ekialdean, Papuako golkoaren ertzean, Koralaren itsasoaren ertzean (Ozeano Barea). 144.300 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Industria (janari industria, metalurgia), mea ustiakuntza (kobre, urre eta zilar hobiak) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Kautxua eta kafea esportatzen dira hiriko portutik. 1975. urtean egin zuten Papua Ginea Berriko hiribura, estatuak burujabetasuna eskuratu zuen urtean.