Port Harcourt
Nigeriako hegoaldeko hiria eta portua, Rivers estatuko hiriburua, Bonny ibaiaren ertzean, Gineako golkotik hurbil. 361.800 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Nigeriako industriagunerik garrantzitsuenetakoa bilakatu da azken hamarkadetan. Altzairugintza, beiragintza, papergintza, tabakogintza, zurgintza, eraikuntzako gaiak, industria kimikoa, petrolio findegiak, janari industria eta ontziolak dira industria nagusiak. Petrolio eta gas hobi garrantzitsuak daude hiritik hurbil. 1912. urtean sortu zuten Port Harcourteko hiria eta portua, ijaw herria bizi zen tokian.