Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polipteriforme

izond. Zool. Aktinopterijioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Itxuraz zelakantoaren antzeko samarrak dira. Bular-hegalak mamitsuak dituzte; gorputza luzana eta biribila dute; baina gorputzez hura baino luzaranagoak dira eta burua ere hark baino zorrotzagoa eta luzeagoa dute. Ordena honetako arrainik ezagunena Polypterus delhezi izenekoa da. Polipteriformeak Afrikan bakarrik bizi dira.