izond. Zool. Polipteriformeen ordenako izen bereko familiako arrain teleostomoez esaten da. Gaur egun oso mota gutxi bizi dira, eta Afrikako ur gezatakoak dira gehienak. Buru zapala dute eta gorputza luzarana; bizkar-hegala luzea izaten dute, gingilduna.