Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polisakarido

iz. Kim. Lotura glikosidiko bidez bederatzi monosakarido edo gehiago elkartuz lortzen den gaia. Polisakarido ugari ezagutzen dira; zelulosa, almidoia, glukogenoa eta azukreen polimeroak (amilosa, mannosa, galaktosa eta abar) dira ezagunenak. Polisakaridoak landareetan eratzen dira berez, pentosen eta hexosen polimerizazio bidez, batez ere. Batzuk uretan urtzen dira, beste batzuek koloide erako disoluzioak eratzen dituzte, eta badira uretan urtzen ez direnak ere.