Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polipodiazeo

izond. Bot. Polipodialen ordenako izen bereko familiako iratzeez esaten da. 1.050 bat iratze mota biltzen dira familia honen baitan. Mundu guztian daude zabalduak. Belar itxurakoak dira gehienak; zuhaitz itxurakoak oso bakanak dira. Iratze arrunta da familia honetako landarerik ezagunena.