poliporal
izond. Bot. Basidiomizetoen klaseko izen bereko ordenako perretxikoez esaten da. 2.500 bat perretxiko mota biltzen dira ordena honetan; ziza horiak, egur-perretxikoak oro har eta klabariak dira horietan ezagunenak. Batzuek perretxiko arruntaren itxura dute (ziza horiek), beste batzuek zuhaixka batena (klabariek) eta beste batzuek, berriz, txapela erdi batena (egur-perretxikoek, eta batez ere ardagaiek). Sukaldaritzan aintzat hartuenak ziza horiak dira.