Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polipodiopsido

izond. Bot. Trakeofitoen dibisio edo phylum-eko izen bereko klaseko landare hodidunez esaten da. Benetako iratze ere deitzen zaie psilopsidoetatik bereizteko. Polipodiopsidoen klaseko landareak edo benetako iratzeak Karboniferoan sortu ziren, orain 260 mila milioi urte inguru, eta 25 mila milioi urtean munduko baso gehienak iratze mota horiez estaliak egon ziren. Egituraz gaur ezagutzen diren iratzeen antzekoak ziren, baina askok zuhaitz itxura zuten. Bizi diren polipodiopsido motak (10.000 inguru mota ezagutzen dira) lau ordenatan biltzen dira; ordena horietan ezagunena eta bere baitan iratze mota gehien biltzen dituena polipodialena da. Polipodiopsidoak esporaz ugaltzen dira. ik. iratze.