Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polevoi, Boris Nikolaievitx Kampov

Errusiar idazlea (Mosku, 1908 - Mosku, 1981). Kazetaria izan zen Bigarren Mundu Gerra bitartean. Gerrako eleberriak eta abertzaletasuna goraipatzen zutenak idatzi zituen. Haren eleberri nagusiak, Benetako gizona (1946), Meressiev hegazkin-pilotuak Bigarren Mundu Gerran egindako balentriak kontatzen zituen eta Stalin saria jaso zuen 1947an. 1962an Younost (Gazteria) aldizkariko erredaktore buru izendatu zuten. Ezagutu zituen pertsonak eta bizi izan zituen gertakariak aipatu zituen bere liburuetan. Beste idazlanak: Gu sobietarrok (1948), Ibaiertz basatian (1962), Taiffun suntsitu zutenekoa (1971), Berlin 596 km (1972).