polen
iz. Sin. lore(-)hauts. Lorezilak daukan hauts ernalgarria. Landare hazidunen mikrospora da, loreziletako polen zorroan sortzen dena. Kolore horixkakoa izaten da gehienetan. Polen alea zorro batean bilduta egoten da eta horren barruan bi gameto ar izaten dira; polena estigmara (lorearen organo emera) iristen denean, polen hodia eratzen da, gameto arrak obulutegiraino eramateko eginkizuna duena. Gameto arra obuluarekin elkartzen denean, obulua ernatzen da, eta landare berri bat sortzen da. Intsektuek edo haizeak garraiatzen dute polena loreziletik estigmara. ik. lore-hautsa.