poliakronitrilo
iz. Kim. Zenbait zuntz sintetiko ekoizteko erabiltzen den akrilonitriloaren polimeroa. Beste gai batzuekin elkartzean disolbatzaileek urtzen ez duten eta tenperatura garaietan erabil daitekeen erretxina gogor bat eratzen da. Oinetakoen zoruak, hormetako panelak eta moldeak egiteko erabiltzen da, besteak beste.