Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polemoniazeo

izond. Bot. Polemonialen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Polemoniazeo gehienak belar egiturakoak dira, baina badira zuhaitz, zuhaixka eta aihen landareen egitura dutenak ere. Hostoak egituraz bakunak edo elkartuak izan ditzakete, eta antolatzeko eraz, berriz, aurkakoak edo txandakakoak. Lorea sexu bikoa, bost sepalo eta bost lore-hostokoa dute. Kusku egiturako fruituak dituzte, zabalkorrak eta hazitsuak. Polemonium izeneko generoa da familia honetako generorik zabalduena; landarerik ezagunenak, berriz, Phlox generokoak dira, landare apaingarri gisa erabiltzen direnak. Familia honetako landareak Europako ekialdean eta iparraldean, Asiako erdialdean eta iparraldean eta Ameriketan daude zabalduak.