Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polesia

(Errus. Poliesie; Eusk. “Baso herria”). Ukrainako eta Bielorrusiako padura zabala, Dnieper ibaiaren adarra den Pript ibaiaren arroa hartzen duena. Lurralde zingiratsua da, baso trinkoek inguratua.  v Historia. XIV. mendean Lituaniak konkistatu zuen eta Polonia-Lituaniako estatuko lurralde izan zen 1569tik aurrera. 1795. urtean Errusiaren mende geratu zen. Gaur egun Bielorrusia eta Ukrainako estatuen artean banatzen da.