Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polemonial

izond. Bot. Angiospermoen klaseko izen bereko ordenako landareez esaten da. Zuhaitz, zuhaixka edo belar egiturakoak izan daitezke. Hostoak gingildunak, esku edo gezi itxurakoak eta biribilak ere izan daitezke polemonial motaren arabera. Loreak aldiz egitura bertsukoak dituzte: bost sepalo eta bost lore-hostokoak, gehienek behintzat. Lore-hostoak oinean elkartuak dituzte. Fruitua ere kusku egiturakoa dute gehienek. Sei familia dira ordena honen baitan; horietan ezagunenak polemoniazeoak, kuskutazeoak, eta borrajinazeoak dira. 4.446 bat polemonial mota ezagutzen dira. Tea eta kuskuta ordena honetakoak dira. Oso lurralde hotzetan eta Saharako erdian izan ezik, mundu guztian daude zabalduak.