poliamida
iz. Kim. Molekularen katean zehar amida loturak dituen pisu handiko polimeroa. Diamina bat edo aminoazido bat diazido batekin polikondentsatzean eratzen da. Poliamida mota asko dira, naturalak edo sintesi bidez lortuak. Lehenengoen artean garrantzitsuak dira esnetan dagoen kaseina, soiaren hazia, kakahuetearen proteinak, artoaren zeina; hauetatik plastikoak, zuntzak, eransgarriak eta abar lor daitezke, baina ez dira lehen hainbat erabiltzen. Sintesi bidez lortutako poliamida garrantzitsuenak urea-formaldehido erretxinak eta nylon motak dira. Lehenengoak plastiko zuri eta koloredunak ekoizteko erabiltzen dira eta bigarrenak zuntzak egiteko.