Pinzón, Vicente Yáñez
Espainiar itsasgizona, Martín-en anaia (Palos de Moguer, Huelva, 1460? - 1523?). Anaia bezain trebea zen itsasoan eta, hura bezala, kortsari ibili zen gaztetan. Aurkitutako guztiaren bostena beretzat gorde zezakeelako agindua jaso ondoren, eta Niña itsasontziaren ardura zuela, Kolon eta anaiarekin batera itsasoratu zen. Geroago, beste bidaldi batean, Brasilgo itsasertzera heldu zen eta Amazonas eta Orinoco ibaien bokaleak aurkitu zituen. Geografia aldetik oso bidaia interesgarria izan bazen ere, ez zuen uste bezainbat aberastasun aurkitu. Espainiara itzuli ondoren, hainbatetan itsasoratu zen baina ez dago bidaia horiei buruzko datu askorik. 1523. urtean hil zen, Ameriketarako bidaia batean ziur asko.
- pinu
- pinu-beldar
- pinudi
- pinyin
- Pinzón, Martín Alonso
- Pinzón, Vicente Yáñez
- Piña, Manuel
- Piñar López, Blas
- Piñón, Helio
- Piñón, Nélida
- Pío Cabanillas, Alonso