Pinzón, Martín Alonso
Espainiar itsasgizona (Palos de Moguer, Huelva, 1440 - La Rabida, Huelva, 1493). Marinel familia bateko seme nagusia zen, eta gaztetan kortsari ibili zen. Kristobal Kolon ezagutu zuen, eta Indietarako bidaian parte hartu nahi izan zuen, anaia Vicenterekin batera. Horretarako, bidaiaren kostuaren parte bat ordaindu zuen, eta Kolonen zerbitzura jarri zen. Pinta itsasontziko ardura zuela, Antilletako uharteetara heldu zen eta bi hilabetez itsasoan jarraitu zuen bakarrik. Kolonen haserrea piztu zuen horrek, baina ados jarri ondoren elkarrekin eman zioten hasiera itzultzeko bidaiari. Bidaian Pinta itsasontzia Kolonek gidatzen zuenetik aldendu eta besteen aurretik heldu zen Galiziako itsasertzera; hango agintariek ordea ez zioten lurreratzen utzi, Kolon berarekin ez zegoelako. Erabat gaixotuta Palos de Moguer-era (Huelva) itzuli zen, eta handik gutxira hil zen.
- pintzelada
- pinu
- pinu-beldar
- pinudi
- pinyin
- Pinzón, Martín Alonso
- Pinzón, Vicente Yáñez
- Piña, Manuel
- Piñar López, Blas
- Piñón, Helio
- Piñón, Nélida