Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pinu-beldar

iz. Zool. Taumetopeidoen edo notodontidoen familiako tximeleta mota baten beldar iletsua (Thaumetopœa pityocampa). Prozesionaria izenez ere ezagutzen da. Tximeleta-amak udan erruten ditu arrautzak, 200 inguru. Pinu-beldarrak hurrengo udaberriaren bukaera aldera irteten dira arrautzetatik eta pinu adarren puntetan egiten dute habia, zetaren antzeko hariak elkarri lotuz. Habiatik kanpora lerradan ibiltzen dira, kate luzeak osatuz. Kalte handiak egiten dituzte pinu basoetan; dituzten ileak pozoitsuak dira animalientzat eta gizonarentzat. Arriskutsua da beraz pinu-beldarra dagoen inguruan azala babestu gabe ibiltzea edo hura dagoen pinuaren azpian jaten aritzea.