Piñón, Helio
Espainiar arkitektoa (1942). Bartzelonako Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan (E.T.S.A.B.) egin zituen arkitekturako ikasketak, eta 1966. urtean graduatu zen. Ikasle garaian Albert Viaplana arkitektoarekin (1933) batera lan egin zuen. Biek urte berean eskuratu zuten titulua; gaur egun oraindik ere lankide dira, eta E.T.S.A.B.eko proiektuen katedraren ardura dute biek. Zenbait sari eskuratu ditu, adibidez Ciutat de Barcelona (1983), Plaza de Santsen ordenazioagatik jasotakoa edo Arkitekturako FAD saria, 1984an. Lehiaketei dagokienez, lehenengo saria eskuratu zuen Valentziako Arkitektoen Kolegio Ofizialaren egoitzarako lehiaketan, 1977an, eta Bartzelonako Parque del Besóserako ideien lehiaketan, 1982an. 1984an Huelvako Rio Tintoko kaia berrerabiltzeko ideien lehiaketako lehen saria eta Esplugas de Llobregateko udalarena irabazi zituzten, eta handik bi urtera Rotterdameko Zuidpleinen ordenaziorakoa.