Pío Cabanillas, Alonso
Espainiar abokatua (Madril, 1958). Unión de Centro Democrático (UCD) alderdiko ministro Pío Cabanillas izan zenaren semea, 1998an Espainiako Irrati Telebistako zuzendari izendatua. Madrilgo Unibertsitate Complutensean egin zituen Zuzenbide ikasketak eta 1980an lizentziatu zen. Estatu Batuetan sakondu zituen ikasketak eta harrezkero komunikabideen inguruko legegintzaren alorreko aditu gisa lan egin du Europan eta Estatu Batuetan. 1985etik aurrera Europar Batasunaren inguruko zenbait erakundetako kide izan da, eta 1989an New Yorkera aldatu zen News Corporation komunikabideen taldeko abokatu orokor laguntzailearen kargua betetzera. 1991n PRISA taldean sartu zen, eta 1993an Sogecableko zuzendari orokor eta handik hiru urtera PRISAko nazioarteko harremanetarako zuzendari hautatu zuten; 1998an Espainiako Irrati-Telebistako zuzendari izendatu bitartean jardun zuen lanpostu horietan.
- Pinzón, Vicente Yáñez
- Piña, Manuel
- Piñar López, Blas
- Piñón, Helio
- Piñón, Nélida
- Pío Cabanillas, Alonso
- Pio
- pio
- pioi
- piolet
- Pioneer