Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pielonefritis

iz. Med. Giltzurruneko pelbisaren eta giltzurrunaren beraren hantura aldi berekoa. Kolibaziloa da eragilerik ohikoena. Sukarra, gerriko mina, piuria eta ondoez orokorra dira ezaugarri nagusiak. Gehienetan, giltzurrunetatik irazten diren antibiotikoak eta bestelako kimioterapia gaiak erabiltzen dira sendagai gisa, baina, batzuetan, kirurgiaren bidez sendatu behar da.